Unax Etxabe igerilaria Espainiako txapelketara sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba

800 metro libretan errekorra ezarri du Etxabek 13 urtekoen artean. Valladoliden jokatuko da txapelketa, otsailaren 23an.

Otsailaren 23an Valladoliden (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatuko den Espainiako txapelketan izango da Unax Etxabe Taosa igeriketa klubeko kidea. Izan ere, denboraldi honetan lau distantziatan behar diren gutxieneko denborak egin ditu, eta baita 800 metro libretan 13 urtekoen artean errekorra ezarri ere, proba 9 minutu eta 43 segundoan amaituta. 
 
Lorpen handia da Taosa bezalako igeriketa talde apal batentzat; talde lan sendoaren erakusle.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide