Taosako igerilariak, Gipuzkoako teknifikazioan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba

Gipuzkoako Federazioak hautatutako hiru igerilariak. (Taosa igeri kluba)

Taosa igeri klubeko hiru kirolari hautatu ditu Gipuzkoako Federazioak.

Gipuzkoako federazioak Taosa igeri klubeko hiru igerilari hautatu ditu beraien teknifikazio saiorako. Kimu mailakoak dira: Unax Etxabe, Xabat Beristain eta Mairi Lejarreta.

Otsailaren 8an izango da saioa, larunbatean; goizeko 09:00etan izango dute hitzordua, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide