Euskadiko Igeriketa selekzioak Taosa Igeri Taldeko Unax Etxabe eta Xabat Beristain hautatu ditu ostiraletik aurrera eta igandera arte Valladoliden (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatuko den erkidegoen arteko Espainiako txapelketan parte hartzeko.
Unax Etxabek lau probatan hartuko du parte: 100 metro libretan, 200 metro libretan, 400 metro libretan eta 800 metro libretan. Azken horretan Euskadiko marka onena du Etxabek.
Xabat Beristainek, berriz, 100 metro bularrean hartu du parte.
Bestalde, Jon Unanue Taosa Igeri Taldeko entrenatzailea ere selekzioarekin arituko da entrenatzaile moduan.
Taosa Igeri Taldearetzat lorpen oso handia da Eukadiko selekzioak taldeko hiru kide hautatu izana.
Zorionak.