Asteburu honetan, Donostian, Paco Yoldi igerilekuan, Gipuzkoako Open Txapelketa jokatu da. Bertan, Taosa Igeri Taldeko Karle Mangasek eta Julen Gonzalezek Espainiako txapelketan aritzeko gutxienekoak lortu dituzte.
Karle Mangasek 50 metro libretan lortu du marka, eta Julen Gonzalezek 100 metro tximeletan.
Karle Mangasek eta Julen Gonzalezek uztailean izango dute Espainiako txapelketa. Karle Mangasek Ciudad Realen eta Julen Gonzalezek Castellon.
Gogoratu behar da, lehendik, Unax Etxabe Taosako igerilaria ere sailkatua zegoela Cadizen egingo den Espainiako Txapelketara. Eta hori horrela izanik, hiru igerilari sailkatu ditu Taosa Igeri Taldeak Espainiako txapelketetan aritzeko.
Lorpen handia da Taosa bezalako igerilari talde batentzat, talde lan sendoaren erakusle.