Taosa Igeri Taldeko Unax Etxabe XII. kimuen Espainiako txapelketan arituko da bihartik aurrera. Txapelketa hori Cadiz en jokatuko da, uztailaren 10tik 13 ra.
Bertara agenda beteta doa Unax Etxabe. Igerilari bakoitzak bost probatan parte hartu dezake gehienez txapelketa guztian, eta Unax Etxabek bost gutxieneko lortu ditu denboraldi honetan.
800m libre, 400m libre, 200m libre, 200m estilotan eta 100m tximeleta.
Hau da bere egutegia:
- 800m libre: ostegunean, uztailaren 10ean.
- 200m libre: ostiralean, uztailak 11n.
- 100m tximeleta: ostiralean, uztailak 11n.
- 200m estilotan: larunbatean, uztailaren 12an.
- 400m libre: igandean, uztailaren 13an.
Zorte on Unax!!