Julen Gonzalez, Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2025eko uztailaren 24a

Julen Gonzalez igerilaria.

Taosa taldeko igerilaria Espainiako Txapelketan ariko da gaurtik igandera bitartean. Tximeleta modalitateko bi probatan lehiatuko da zumaiarra.

Gaur hasi eta uztailaren 27a bitartean, Castellon (Herrialde Katalanak) izango den junior mailako udako Espainiako Txapelketan parte hartuko du Taosa igeri elkarteko Julen Gonzalez igerilariak.

Bi probatan aritzeko gutxieneko marka lortu du zumaiarrak: 50 metro tximeleta proban eta 100 metro tximeleta proban. Gaur lehiaketuko da 50 metro tximeleta proban, eta igandean, berriz, 100 metrokoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide