Domina sortarekin itzuli da Taosa igeriketa kluba Neguko Gipuzkoako txapelketatik

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2026ko otsailaren 5a

Neguko Gipuzkoako igeriketa txapelketa irabazi duen Karle Mangas.

Bereziki pozgarria da Zumaiako klubarentzako Karle Mangas igerilariak egindako lanak, bere proba guztietan irabazi eta gero Gipuzkoako txapelketa irabazi baitu.

Neguko Gipuzkoako igeriketa txapelketak jokatu zituzten pasa den asteburuan Irunen, Azken Portu kiroldegian. Infantil, junior eta maila absolutuko txapelak banatu zituzten mugaldeko hirian. 

Bi egun osoz aritu ziren lanean Taosa Igeriketa Klubeko kideak txapelketa horretan, eta egindako lan gogorrak fruituak eman zituen. Bereziki pozgarria da Taosa klubeko kide Karle Mangas infantilak egindakoa. Bere proba guztietan lehena izan zen, eta horren ondorioz txapela lortu zuen. Urrezko dominak lortu zituen 50 metro, 100 metro, 200 metro eta 400 metro libretan. Azken bi proba horietan, lehena izan zen infantiletan zein maila absolutoan.

Txalotzekoa da, baita ere, Unax Etxabe igerilariaren lana. Aurrez ere lortuta zuen Espainiako txapelketa jokatzeko txartela, 400 metro libretan. Gipuzkoako txapelketan egindako lanari esker, 200 metro eta 800 metro libretan aritzeko gutxieneko markak ere egin ditu.

Hauek dira Taosako igerilariek lortutako dominak.

Karle Mangas:

  • 50m Libre🥇
  • 100m Libre🥇
  • 200m Libre🥇+🥇Absolutoa +🇪🇸 gutxienekoa
  • 400m Libre🥇 +🥇Absolutoa

Julen Gonzalez:

  • 50m Tximeleta🥈
  • 1500m Libre🥈+🥉Absolutoa
  • 400m Estilos🥉+🥉Absolutoa

Unax Etxabe:

  • 100 m Bularra🥈
  • 100m Tximeleta🥉
  • 800m Libre🥉+ 🇪🇸 gutxienekoa
  • 200m Libre (errelebotan) 🇪🇸 gutxienekoa

Adirane de Dios:

  • 1500m Libre🥈
  • 100m Bizkarra🥉

Ariane Agirre:

  • 1500m🥉

Anne Etxabe 

  • 100m Bularra🥉

Xabat Beristain

  • 200m Tximeleta🥉

4x100m Libre absolutoa neskak🥈

  • Karle Mangas 
  • Ariane Agirre
  • Adirane De Dios
  • Maddi Martín

4x200m Libre absolutoa neskak🥈

  • Karle Mangas
  • Ariane Agirre
  • Adirane De Dios
  • Maddi Martín

4x100m Estilos infantil neskak🥉

  • Adirane De Dios 
  • Anne Etxabe
  • Karle Mangas 
  • Bianca Lebrero 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide