Taosa Igeri Taldeko Mairi Lejarreta, Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba

Mairi Lejarreta.

Mairi Lejarreta igerilaria Espainiako txapelketara joango da, Euskal Selekzioarekin.

Euskadiko igeriketa selekzioak, Taosa Igeri Taldeko Mairi Lejarreta hautatu du, gaurtik aurrera eta igandera arte Malagan jokatuko den Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan parte hartzera.

Mairi Lejarretak hiru probetan hartuko du parte: 800 metro libretan, 100 metro libretan, eta 100 metro estilotan.

Taosa Igeri Taldearentzat lorpen oso handia da bigarren urtez jarraian Euskal Selekzioak Taosako Igerilariak hautatu izana Erkidegoen Espainiako Txapelketarako.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide