Unax Etxabe eta Karle Mangas igerilariak Espainiako txapelketara sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2026ko martxoaren 19a

Espainiako txapelketara sailkatu diren Zumaiako bi igerilariak.

Unax Etxabek eta Karle Mangasek Espainiako Neguko Txapelketa jokatuko dute, infantilen kategorian.

Martxoaren 20tik 22ra Espainiako Neguko Infatil mailako Txapelketa jokatuko dute Sabadellen (Herrialde Katalanak), eta bertan izango dira Unax Etxabe eta Karle Mangas Taosa igeri taldeko igerilariak.

Unax Etxabek bost gutxieneko lortu ditu Espainiako Txapelketara sailkatzeko: 100 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre, 800 metro libre eta 50 metro tximeleta erara. 

Karle Mangasek, berriz, bi gutxieneko lortu ditu: 200 metro libre eta 400 metro libre.

Honakoa da Sabadellen jokatuko dituzten proben ordutegia:

Unax Etxabe

  • 100m libre. Martxoak 20, 9:30ean.
  • 50m tximeleta. Martxoak 20, 10:20ean.
  • 800m libre. Martxoak 20, 11:20ean.
  • 200m libre. Martxoak 21, 9:50ean.
  • 400m libre. Martxoak22, 10:55ean.

Karle Mangas

  • 200m libre. Martxoak 20, 9:40ean.
  • 400m libre. Martxoak 22, 11:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide