ZUMAIENA, Zumaiarrekin osatutako eta Zumaiarrentzat lan egiten duen ikastetxea da. Langile, familia, herritarrak, instituzio eta erakunde ezberdinekin herrigintzan dihardugu, herri onurarako entitatea bait gara.
Gure sustraiak zeintzuk diren jakinik, EUSKARA ETA HERRI KULTURA gure hezkuntza proiektuaren ardatz dira eta non gauden eta zer garen jakinik, kulturartekotasuna eta denen arteko elkarrizketa sustatzen dugu, gizarte osasuntsu bat bideratzeko asmoz. Arlo akademikoa lantzeaz gain, gure ikasleak pertsona bezala, bere osotasunean, heztea dugu helburu, gure sustraietatik abiatuz munduko herritar bihurtuz. Bide honetan, Zumaia eraikitzen jarraituko dugu.
Beti esaten dugu ekintzak helburu batekin egin behar ditugula. Oraingoan, urtarrilaren 31ean ospatuko dugun lasterketa solidarioaren zergatia landu dugu. Horregatik, aukera zoragarria izan dugu gaurk…
Urtero bezala iritsi da matrikulazio garaia. Izena emateko epea urtarrilaren 17tik 28ra izango da eta 2022/2023 ikasturterako eskaerak bideratuko dira bertan. Ohar honekin batera hainbat ideia azpima…
Jolasa ezinbestekoa da haur eta gazteen garapenerako. Hori horrela, ikastetxeetan jolasgune egokiak izatea oso garrantzitsua da garapen egoki eta osasuntsua bermatzeko. Dakizuenez, eraldaketa pedagog…
Musika haurren adierazpena hobetzeko erreminta zoragarria da. Bizipenetan oinarritutako ikaskuntza bideratzea helburu izanik, zuzeneko musikaz gozatu eta esperimentatzeko aukera ematen diegu gure ik…
Basajaun, Mari sorgina, Sorgin irulea, Gomezago, Olentzero eta Mari Domingi izan genituen atzo Baso Magikoan. Ilusioz beteriko aurpegiak izan ziren nagusi haur eta helduen artean. Euskal Mitologiako …