ZUMAIENA, Zumaiarrekin osatutako eta Zumaiarrentzat lan egiten duen ikastola da. Langile, familia, herritarrak, instituzio eta erakunde ezberdinekin herrigintzan dihardugu, herri onurarako entitatea bait gara.
Gure sustraiak zeintzuk diren jakinik, EUSKARA ETA HERRI KULTURA gure hezkuntza proiektuaren ardatz dira eta non gauden eta zer garen jakinik, kulturartekotasuna eta denen arteko elkarrizketa sustatzen dugu, gizarte osasuntsu bat bideratzeko asmoz. Arlo akademikoa lantzeaz gain, gure ikasleak pertsona bezala, bere osotasunean, heztea dugu helburu, gure sustraietatik abiatuz munduko herritar bihurtuz. Bide honetan, Zumaia eraikitzen jarraituko dugu.
Badakigu emozioen kudeaketa oso garrantzitsua dela bizitzan. Gure ikasleen ikasketa prozesuan ere hori oinarrizkoa da; izan ere, emozioen kudeaketa egoki bat egiteko gai diren ikasleak gustura sentit…
Eraldaketa pedagogiko arrakastatsu bat bideratzeko, ezinbestekoa da arlo ezberdintako profesionalek ikertu eta garaturiko lanak ezagutzea eta gure eguneroko lanetan txertatzea. Orain dela urte batzuk…
Plazer da ikaskuntza-prozesuaren pizgarri nagusia. Plazeretz bizitako egoerak betirako geratzen dira. Asteazkenean Iraetan bizitakoa luzaroan geratuko da gu guztion oroimenean.
DBH 1. mailako ikasleek STEMotiv proiektuan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen STEM motibazioa pizte izan da. Horretarako, ikasketa aktiboa bultzatzen duten metodologiak erabili ditugu.…
Jasangarritasuna hainbat alderditan landu dezakegu eta, oraingoan, modarekin lotu dugu. Horretarako, DBH 4. mailako ikasleek “Moda eta Jasangarritasuna” proiektua landu dute Ikertze Kultur Elkarteare…
Gure festa eguna iritsi da eta guztiok irrikitan gaude ospatzeko. Lanak alde batera utzi eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Besteak beste, ondorengo ekintzak izango ditugu: txokol…
Egun hauetan 5 urteko haurrak euskal mitologia ezagutzen ari dira… ezagutzen, eta bizitzen errepresentazioaren bidez. Beraiek ere euskal mitologia barru barrutik bizitzeko, mozorrotu egin dira,…
Sinboloen gotorleku bilakatu zen Erlauntza gure eskolako txikientzat. Deskubritu, sortu, esploratu, transformatu…eta azken finean, bizitzarako prestatu.