Herritar baten haserrea Mariantonen egiten ari diren lanengatik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiarren txokoa 2026ko uztailaren 11

Herritarrak igorritako irudia. (Utzitakoa)

Parke bat egiteko Zumaian dagoen berdegune bakarretako bat suntsitu behar ote den galdetu du herritar horrek. 

Duela aste batzuk abiatu zuten Marianton inguruan parke berri bat eta gune estali bat eraikitzeko lanak. Eremu horretan haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat erabilera anitzeko espazio modernoa eta jasangarria egingo dute.

Lan horiek abian diren honetan, herritar bat Zumaia Gukarekin harremanetan jarri da bere haserrea adierazteko. "Parke berria egiteko Zumaian dagoen berdegune bakarra suntsitu behar al da?!! Belarra kendu eta kamioika harriz bete?", galdetu du herritar horrek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide