Irudi korporatibo zuri eta gorriaz gain, denak bat datoz beste ezaugarri batean: denak gaztelania hutsean egotea.
Euskara Zumaian: gero eta gehiago erabiltzen dugu kalean, etxeen erdietan ere erabiltzen da, euskararen indizea % 80koa da, haur guztiek euskaraz ikasten dute, Uemako kide gara, Euskaraldia prestatzen ari gara... Baina batzuek ez gaituzte behar euskaldunak, nonbait, edo ez gara behar bezain ausartak...