Itxas-Gaineko k-4 seniorrak Gaztela eta Leongo sari nagusia irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko uzt. 22a, 08:44

Itxas Gaineko piraguistek larunbatean Valladoliden lortutako emaitza bikainek igandean ere jarraipena izan zuten Sanabriako LVII. nazioarteko estropadan.

Kadete mutiletan, Peio Gonzalezek 12. postua lortu du k-1en. K-2an, berriz, Julen Albisu eta Kerman Arakistainek bederatzigarren amaitu dute, eta Jonan Lazkanok eta Haritz Aizpuruak 11. Kadete neskatan Ane Zallak zazpigarren postuan amaitzea lortu du.

Jubenil mailan, Unai Ilundainek bosgarren postua lortu du k-1 an, eta Unai Casquerok zortzigarren K-2an, Imanol Txapartegi eta Alex Lazkanok hartu dute parte eta bosgarren postuan amaitu dute.

23 azpikoetan, Unai Azkunek garaipena lortu du k-1ean.

Senior mailan, Oier Aizpuruak eta Martin Egañak laugarren postuan amaitu dute k-2an.

Beteranoen mailan, Jon Lazkanok eta Eñaut Aizpuruak garaipena lortu dute k-2ean. eta Maite Etxabe eta Izaskun Gonzalez lehenak izan dira. 

Azkenik, k-4 ere aritu dira eta hauek izan dira lortutako emaitza paregabeak:

Kadete mailan, Ane Zallak Jonan Lazkanorekin, Julen Albisurekin eta Haritz Aizpuruarekin osatu du ontzia, eta zazpigarren izan dira. 

Jubenil mutilak, Unai Ilundain, Unai Casquero, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi, bigarren izan dira. 

Senior mailan bigarren izan dira Oier Aizpurua, Unai Azkune, Jon Lazkano eta Martin Egaña. 

K-4 mistoan zortzigarren postuan amaitzea lortu dute Eñaut Aizpuruak, Maite Etxabek, Izaskun Gonzalezek eta Vicente Royok.

Sara Rezola eta Leire Sanchez Euskal selekzioarekin irten dira eta bosgarren postua eskuratu dute.

Irati Osa Españako selekzioarekin irten da eta gaur ere garaile izan dira.

Amaitzeko, esan beharra dago asteburuko emaitzen bataz-bestekoa kontutan izanda, mutilen k-4 seniorrak lehenengo postua lortu duela Gaztela eta Leongo sari nagusian, eta taldekako sailkapenean laugarren postua lortu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide