Errefortzu eskolen proiekturako boluntario bila ari da Kontseilu Sozialista

Aurreko ikasturtean egin bezala, aurtengoan ere Etxape Zentro Sozialistan martxan jarri ditugu errefortzu eskolak, doakoak eta irekiak direnak.

Irailaren erdialdean eman genien hasiera errefortzu eskolei, eta ordutik hainbat ikasle etortzen dira astero Etxape Zentro Sozialistara. Eskoletara datozen ikasleen beharrak anitzak izan ohi dira, eta horiei ahalik eta modu egokienean eta eraginkorrenean erantzuten ahalegintzen gara astez aste, lan boluntarioz. Horretarako, gainera, haien familiekin eta, kasu batzuetan, ikastetxeetako tutore zein irakasleekin harremanetan gaude. Hainbat talde ditugu osatuta, ikasleen ezaugarrien, beharren edota adinaren araberakoak, besteak beste.

Hala ere, azken asteetan dei ugari jaso ditugu hainbat familien partetik, euren seme-alabak eskoletara batzea nahiko luketenak. Hori horrela, eskaera horiei modu egokian erantzuteko, boluntario gehiago behar ditugu eta, mezu honen bidez, dei egin nahi genioke irakasle lanetan aritzeko prest dagoen herritar orori gurekin harremanetan jartzera, edozein ekarpen baita baliozkoa.

Errefortzu klaseen xehetasunak:

  • Doakoak eta irekiak dira
  • LH (6-12 urte) eta DBHko (12-16 urte) ikasleei zuzenduta
  • Saioak astean behin izaten dira, ordubete ingurukoak
  • Hainbat ikasgai lantzen dira: euskara, matematika...
  • Euskara ikasten eta praktikatzen ere laguntzen da

Harremanetarako:

  • Telefonoa: 622 218 525

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide