Errefortzu eskoletarako boluntario bila ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista 2026ko otsailaren 17a

Errefortzu eskoletarako erabilitako materiala.

2023-24 ikasturtetik daude martxan errefortzu eskolak Etxape Zentro Sozialistan, doakoak eta irekiak direnak.

Irailaren erdialdean eman genien hasiera aurten ere errefortzu eskolei, eta ordutik hamarnaka ikasle etortzen dira astero Etxape Zentro Sozialistara. Eskoletara datozen ikasleen beharrak anitzak izan ohi dira, eta horiei ahalik eta modu egokienean eta eraginkorrenean erantzuten ahalegintzen gara astez aste, lan boluntarioz. Horretarako, gainera, haien familiekin eta, kasu batzuetan, ikastetxeetako tutore zein irakasleekin harremanetan gaude. Hainbat talde ditugu osatuta, ikasleen ezaugarrien, beharren edota adinaren araberakoak, besteak beste.

Hala ere, azken asteetan dei ugari jaso ditugu hainbat familien eta ikastetxeen partetik, euren seme-alabak edo ikasleak eskoletara batzea nahiko luketenak. Hori horrela, eskaera horiei modu egokian erantzuteko, boluntario gehiago behar ditugu eta, mezu honen bidez, dei egin nahi genioke irakasle lanetan aritzeko prest dagoen herritar orori gurekin harremanetan jartzera, edozein ekarpen baita baliozkoa.

Errefortzu klaseen xehetasunak:

  • Doakoak eta irekiak dira
  • LH (6-12 urte) eta DBHko (12-16 urte) ikasleei zuzenduta
  • Saioak astean behin izaten dira, ordubete ingurukoak
  • Hainbat ikasgai lantzen dira: euskara, matematika...
  • Euskara ikasten eta praktikatzen ere laguntzen da

Harremanetarako:

  • Telefonoa: 622 21 85 25.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide