Ezinbestekoa da errekuperazioa entrenamenduaren egitura osagarri bezala kontutan hartzea. Egiten dugun entrenamendu karga bezain garrantzitsua da, errekuperazio dosi egokiak hartzea, gure egoera fisikoan egokitzapen onuragarriak gertatzeko. Errekuperazioan garrantzitsuak dira ondorengo faktoreak: -Ariketaren intentsitatea eta iraupena -Entrenamendu maila: kirolaria zenbat eta entrenatuagoa egon, orduan eta errekuperazio gaitasun handiagoa izango du. -Mioglobinaren oxigenazio maila -Glukogeno erreserben betetzea [...]