Getxon borrokatuko da Eliezer Chavarriak datorren ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2024ko abuztuaren 3a

Eliezer Chavarria eta Ruben Arredondo. (Zumaia Cuban Boxing)

Bizkaiko boxeolari batekin neurtuko da Zumaia Cuban Boxing klubeko kidea datorren ostiralean, hilaren 9an, Getxon jokatuko den boxeo jaialdian.

Amateur mailako bost borrokaldiz osatutako boxeo jaialdia jokatuko da datorren ostiralean, hilaren 9an, Getxon (Bizkaia). Borrokaldi horietako batean arituko da Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Eliezer Chavarria. 76 kiloko kategorian arituko da, eta aurkaria esperientzia handia duen Alison Gomez bizkaitarra izango du.

16:00etan parte-hartzaileen pisatzea egingo dute, eta 18:00etan ekingo diete borrokaldiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide