Espainiako txapelketan dira Zumaiako boxeolariak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing

Murtzian dira Zumaia Cuban Boxing klubeko Jared eta Eliezer Chavarria, Ruben Arredondo entrenatzailearekin batera. Igandera bitarte jokatuko dute txapelketa. 

Aste osoan zehar jokatuko da Murtzian (Espainia) gazte kategorietako Espainiako boxeolari txapelketa. Bertan izango dira Zumaia Cuban Boxingeko Jared eta Eliezer Chavarria ere, euskal selekzioaren ordezkari gisa: lehenak juniorren mailan jokatuko du, 63 kilokoan; bigarrenak, gazteenean, 75 kilokoen mailan. Bertan da beren entrenatzaile Ruben Arredondo ere. Guztira, 22 boxeolari eta bederatzi tekniko elkartu dira han.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide