Garaipena lortu du Iñaki Aranok bere debuteko borrokaldian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2025eko urtarrilaren 20a

Zumaiako boxeo klubeko ordezkaritza, herenegun Ermuan. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak estreinako borrokaldia izan zuen larunbatean, Ermuko kiroldegian izan zuten jaialdian.

Zumaiako boxeo klubetik ateratako beste boxeolari batek debuta egin du pasa den asteburuan. Ermuan jokatutako boxeo jaialdian estreinako borrokaldia izan zuen pasa den larunbatean Iñaki Aranok, baita garaipena lortu ere. 

Borrokaldi ikusgarria eskaini zuten Aranok eta bere aurkariak Ermuko ringean, Berdindua izan zen lehia, eta Zumaiakoak probetxua atera zion emandako kolpe garbiei. 

Zumaia Cuban Boxingeko kideekin jarraituz, Eliezer Chavarriak debuta eging du neoprofesional mailan, 75 kiloko kategorian. Borrokaldia otsailaren 15ean izango da, Gasteizen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide