Zumaia Cuban Boxingeko kide Iñaki Lopek eta Jesus Magnevyk borrokaldiak izango dituzte bihar Donostian. Atano III.a frontoiak hartuko du jaialdia, 18:00etatik aurrera.
Iñaki Lope 71 kiloko kategorian arituko da. Magnevy, bere aldetik, 62 kilokoan. Pasa den irailean Toledon (Espainia) irabazi eta gero, han emandako itxura ona berretsi nahiko du biharko borrokaldian.