Garaipen eta porrot bana, Donostiako borrokaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2025eko urriaren 13a

Jesus Magnevy, Ruben Arredondo eta IƱaki Lopez, larunbatean Donostian. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik hartu zuten parte larunbatean Donostiako Atano III.a frontoian egin ziren borrokaldietan. Garaipen eta porrot banarekin itzuli ziren etxera.

Boxeo jardunaldia izan zuten larunbat arratsaldean Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Guztira, maila handiko hamar borrokaldi ikusi ahal izan zituzten bertaratu zirenek.

Zumaia Cuban Boxing klubak bi boxeolari eraman zituen hitzordu hartara: Jesus Magnevy eta Iñaki Lope, hain zuzen. Magnevy 62 kiloko kategorian aritu zen, eta K.O. teknikoagatik irabazi zuen hirugarren roundean. Lehen roundean irabazteko zorian egon zen, baina hirugarrenerako borrokaldia moztu zuten epaileek, garaipena Magnevyri emanez.

Iñaki Lopek, bere aldetik, boxeo ona erakutsi zuen, baina ez zen nahikoa izan garaipena erdiesteko boxeoa ondo ezagutzen zuen aurkari baten aurrean. "Distantzia laburrean eta ertainean kolpe gehiago partekatzea falta zitzaigun", dio klubeko buru Ruben Arredondok. "Egindako akatsetatik ikastea eta hobetzen joatea geratzen zaigu", gaineratu zuen. Oro har, boxeolariek egindako lanarekin gustura da Arredondo. 

Datorren astean, Bizkaiako Openean arituko dira Zumaiako boxeolariak. Estatu osotik gerturatutako boxeolariak izango dira lanean, eta horien arean Jared Chavarria, 63 kiloan, junio mailan, eta Jesus Magnevy, 60 kiloan, elite kategorian, igoko dira ringera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide