Dominekin itzuli dira Zumaiako boxeolariak Sestaon izandako borrokaldietatik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2025eko urriaren 20a

Bi boxeolariak, Ruben Arredondorekin, Sestaon. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik hartu dute parte asteburuan Sestaon jokatutako Open Bizkaia txapelketan.

Sestaoko (Bizkaia) La Benedicta kiroldegian jokatu dute pasa den asteburuan Open Bizkaia boxeo txapelketa. Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari aritu ziren borrokaldietan, Jared Chavarria, junior kategorian, 63 kilotan, eta Jesus Magnevy, elite mailan, 60 kilotan. Biek ere boxeo ona erakutsi zuten. Chavarriak urrezko domina lortu zuen, eta zilarrezkoa Magnevyk. "Gehitzen jarraitzen dugu", azpimarratu du klubeko buru Ruben Arredondok.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide