Garaipena erdietsi du Xare Duranek Gasteizko borrokaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing

Xare Duran, prestatzaileekin, Gasteizen. (Zumaia Cuban Boxing)

Euskadiko boxeo federazioak antolatuta, emakumeen borrokaldiak izan ziren larunbatean Gasteizen (Araba). Zumaia Cuban Boxingeko Xare Duran zumaiarra aritu zen bertan. 

Xare Duran boxeolari zumaiarrak garaipena lortu zuen larunbatean, Gasteizeko Mendizorrotza kiroldegian egin ziren borrokaldietan. Euskadiko boxeo federazioak antolatutako jaialdia izan zen, eta Iberdrola Kopari ere hasiera emateko baliagarria izan zen.

Duranek boxeo teknikoa erakutsi zuen, eta merezitako garaipena erdietsi zuen. Bertaratu ziren zaletuen txaloak jaso zituen zumaiarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide