Boxeo jaialdia egingo dute datorren larunbatean, hilaren 31n, Ermuko kiroldegian. Hamar borrokaldiz osatuko da jaialdia, bederatzi amateur mailakoak izango dira, eta bat neoprofesional kategoriakoa. Borrokaldiak 18:00etan hasiko dira, eta aurretik, 16:00etan, pisatzeak egingo dituzte.
Zapatuko jaialdian parte hartuko duten boxeolarien artean da Zumaia Cuban Boxing klubeko Lorenzo Olaskoaga getariarra. Elite mailan arituko da, 73 kiloko kategorian. "Borrokaldi honetarako prestatze lan ona egin dugu, eta prest gaude", azaldu du klubeko buru Ruben Arredondok.