Zumaiako hiru boxeolari, larunbatean Arrasaten egingo dituzten borrokaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2026ko martxoaren 4a

Zumaiako boxeolariak, Ruben Arredondorekin. (Zumaia Cuban Boxing)

Datorren larunbatean, hilaren 7an, boxeo jaialdia izango da Arrasaten (Gipuzkoa), eta bertan parte hartuko dute Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolarik.

Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolari lehiatuko dira datorren larunbatean, martxoaren 7an, Arrasateko pilotalekuan egingo duten boxeo jaialdian. Borrokaldiak 18:00etan hasiko dira.

Lehian izango diren Zumaiako hiru boxeolariak Xare Duran (52 kilo, juniorra), Iñaki Lope (70 kilo, elite) eta Mikel Olaskoaga (72 kilo) izango dira. "Ringera igotzeko prest gaude, prestatze lan on bat egin eta gero", adierazi du klubeko buru eta entrenatzaile Ruben Arredondok.

Hurrengo hitzordua hilaren 15ean izango dute, Gipuzkoako txapelketarako kanporaketak, hain zuzen. Errenterian egingo dituzte borrokaldiak, Team Latigo klubaren gimnasioan. Zumaiatik, Iñaki Lope eta Jesus Magnevy (60 kilo) bertaratuko dira. Xare Duranek zuzenean Euskadiko lehiaketa jokatuko du, bere kategorian Gipuzkoan aurkaririk ez duelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide