Gipuzkoako boxeo txapelketako finalerdiak jokatu zituzten pasa den larunbatean Errenteriako (Gipuzkoa) Beraun pilotalekuan. Zumaia Cuban Boxing kluba bi boxeolarirekin zen parte hartzekoa, baina Iñaki Lopek azkenean ezin izan zuen ringera igo, astean zehar ondoezik sentitu zelako.
Jesus Magnevyk ordezkatu zuen Zumaiako kluba, 60 kiloan, elite mailan. Bere borrokaldia irabazi zuen Magnevyk eta datorren igandean Orioko kiroldegian jokatuko dituzten finalerako txartela lortu zuen.