Gipuzkoako eta Euskadiko boxeo txapelketak irabazi eta gero, Espainiako txapelketa bereganatzen saiatuko da Zumaia Cuban Boxing klubeko borrokalari Jesus Magnevy. 60 kilo baino gutxiagoko kategorian lehiatuko da Magnevy, ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean Badajozen (Extremadura, Espainia) jokatuko dituzten txapelketetan.
Datorren astelehenean bertan abiatuko dira Magnevy eta entrenatzaile Ruben Arredondo, Euskadiko selekzioko ordezkaritzarekin batera. Txapelketako prestaketa ona egin dutela adierazi du Arredondok, eta erronkari eusteko gogotsu daudela ere esan du.