Sotoan izan da Eire Maia zumaiarra Eneko Eizagirre kazetariarekin solasean. Eizagirrek ondo ezagutzen du Zumaiako musikaria, laguna baitu. Hori dela eta, Eire lagunari, musikariari eta sortzaileari egin dizkio galderak, bizitzaz, sormenaz nahiz aurrera begirako asmoez.
Bueltan da Sotoan, eta bertara jaitsi da Iker Elortza azkoitiarra. Norvegiara joan zen lanera zerbitzari; aurreikuspen guztien kontra, tatuatzaile itzuli zen handik. Andoni Elduaienekin aritu da solasean saioko hamargarren atalean.