Telebista

Elkarrizketak

Egilea: Guka Telebista
Aktualitatea
6 atal ikusteko
Jon Bernat Zubiri: "Prezioen igoerak errentaren hazkundea baliogabetu egiten du"
2025/11/28

INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuek diote herritarren eta familien batez beste errentak hazkunde esanguratsuak izan dituela azken zortzi urteotan Hego Euskal Herrian. Baina, zehazki, zer neurtzen dute kontzeptu horiek? Nola kalkulatzen dituzte? Zer alde daude toki batzuetako eta besteetako herritarren eta familien artean? Horiek eta beste hainbat galdera erantzuteko, Jon Bernat Zubiri Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslearengana jo dute Goienako kideek. 

Tom Lizarazu: "Sorkuntzak merezi du horrelako pausa bat"
2025/11/09

Azken urteetan Euskal Herriko pop eszenaren talde arrakastatsuenetako bat bihurtu da Bulego. Orain, ordea, urtebetetik gorako geldialdia egingo du Azkoitiko musika taldeak. Nolanahi ere, taldeak jakinarazi du dagoeneko atseden horren amaiera data zein den: 2027ko martxoaren 6an itzuliko dira agertokietara, Bilboko Miribillan. Gukak bi sarrera bikoitz ditu Gukakideen artean zozkatzeko.

Pello Rubio: "Hobeto moldatzen naiz lana isilpean egiten, bistan baino"
2025/10/28

Rubioren ekimenez hasi ziren biltzen PSE-EEko eta Batasunako politikariak, Txillarre baserrian. Han gertaturikoak biltzen dituzten liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte bihar Zumaian. 

Luis Zulaika: "Egunerokoari dortsala jartzea da Flysch Trail proban parte hartzea"
2025/10/01

Duela hamabi urte diagnostikatu zioten Parkinsonen gaitza Luis Zulaikari (Gasteiz, 1966). Zumaiako bizilaguna da, eta iaz bezala, aurten ere Flysch Trail mendi lasterketan parte hartuko du.

Mikel Olazabal: "Garrantzitsuena da arraunerako gogoa duten gazteei erraztasunak ematea"
2025/09/26

Joan den igandean ETB1eko ikus-entzuleak ezustean harrapatu zituen Mikel Olazabal (Zarautz, 1961) kirol kazetariak, arraun estropadaren emanaldiaren amaieran, bere agurra iragarri zuenean. Urte askoan aritu da arraun esatari Ibon Gaztañazpi aditu oriotarra alboan duela, eta EITBn 42 urteko ibilbidea eginda, datorren udan hartuko du erretiroa Olazabalek.

Esti Irureta: "Boluntariorik gabe festak ez luke izango daukan izaera"
2025/09/18

Olagarro Eguna antolatzeaz arduratzen da Irureta (Zumaia, 1976). Prest du guztia. Lan horiez guztiez, olagarro faltaz nahiz aurtengo berrikuntzez aritu da solasean.

0 atal ikusteko