Telebista

Erreportajeak

Egilea: Guka Telebista
11 atal ikusteko
Beroaldi luzeen ondorioak pairatzen hasi dira lehen sektorean
2026/08/03

Baratzeak egarri, belardiak irailduta, ogia egiteko ere lanak. Uda gogor doa, eta datorrenak ez dirudi samurragoa. Beroaldiek eragina izan dute Errezilgo Solaka baserriko Eneka Lazkanoren, Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberriaren eta Oñazko Zelaiaran baserriko Eli Egigurenen lanetan.

10 min
Urteetako aldarria, bide bihurtuta
2026/07/29

Urte askotako eskaera bati amaiera eman diote: erabilgarri dago Narrondo eta Arroagoia arteko bidegorri zatia. Erabiltzaileen eta bidegorria egiteko eskatuz protestetan parte hartu zutenen arabera, mugikortasunean eta eguneroko bizitzan aldaketa handia ekarriko du. 

10 min
Itsasoarekin bat egin dute gaur zumaiarrek
2026/07/18

Orain hamarkada batzuk bezala, sardinaz eta batelez bete da gaur eguerdian arranpla, eta salmenta eta enkantea izan dira Kofradia aurrean eta barruan. Neskatilen builek eta Kofradiako kanpai hotsek bete dituzte kaleak, baita arrantzale giroko dantzek ere. Beduola elkarteak antolatutako Stella Maris ekitaldiak herritarren irribarreak eta txaloak eragin ditu. 

40 urte dira Urolako trena kendu zutela, baina herritarrek gogoan dute oraindik
2026/07/16

1986ko uztailean egin zuen Zumarragatik Zumaiara joan-etorrian ibiltzen zen trenak azken bidaia. Data seinalatuan, Guka kalera atera da herritarrek tren hartaz zer oroitzapen gordetzen duten galdetzera.

7 min
Aurten, inoiz baino lehenago
2026/07/14

Aurtengo udan, inoiz baino lehenago iritsi dira karabela portugesak gure hondartzetara. Itsas animalia hauen ziztadak izan ditzakeen ondorio larriak kontutan hartuta, hainbat alditan debekatu behar izan dute bainua sorosleek. Getariako Malkorbe hondartzako Gurutze Gorriko sorosleen esanetan, "arreta handiz" ibili behar da, "uretan begi bistaz erraz ikus baitaitezke karabela portugesak".

Euskarako zeroen afera: haserrea eragin duen auzia
2026/07/10

Selektibitateko Euskarako zeroen aferak hautsak harrotu ditu. Ikasleentzat "bidegabea" da gertatutakoa, irakasleek "haserretik" bizi dute auzia eta UEMAk "kezkaz"ikusi du jazotakoa. Urola Kostako hainbat ikasle eta irakasleren hausnarketak jaso ditu Gukak, baita UEMAko ordezkariena eta zuzentzaile aritu zen irakasle batena ere. Erreportajea, idatzi nahiz bideoz. 

16 min
Zilarrezko hariak lotuz, bakardadea hausteko
2026/06/05

Zumaiako Nagusilan taldeak bere 25. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan, Zilarrezko Hariaren Sprinta egin zuten atzo Oxford aretoan. Elkarteko boluntarioek adineko pertsonen bakardadea arintzeko helburuz urtean zehar eskaintzen duen telefono deien zerbitzua ezagutzeko eta probatzeko aukera izan zuten herritarrek.

7 min
Labar galduetatik museoaren argitara
2026/05/25

Iñaki Rementeria debarrak ehun fosil baino gehiago eman dizkio Geoparkeari, horietako bakoitza ondo dokumentatuta. Bere afizioa zertan datzan azaldu dio Guka Telebistari, fosilak erakutsi bitartean. Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak, berriz, fosil bat zer den azaldu du, baita Rementeriak bildutakoekin zer egingo duten ere.  

17 min
Kantxetako erregearen agurra
2026/04/16

Imanol Lopez puntista zumaiarrak agur esan dio ibilbide profesionalari. Zesta puntak azken hamarkadetan eman duen jokalaririk garrantzitsuenetakoa izan da, eta horren erakusgarri dira etxean dituen zortzi munduko txapelak. Iazko udazkenean iragarri zuen erretiratzeko asmoa, baina azken pilotakadak jaioterrian eman nahi izan ditu, herrikideen aurrean, San Telmo jaien bueltan antolatutako jaialdian. Agurreko irudiekin eta zesta puntaren bueltako hainbat lagunen esanekin honako erreportajea ondu du Gukak.

Pertz musika taldea, ikasiz azalberritzen
2026/01/29

Zumaiakoek Hiru abesti, hiru egun, hiru lagun izeneko ikus-entzunezko proiektua ondu dute Azpeitiko Dinamoan. Arkupehotsak egitasmoan parte hartu ostean, sormen gunera itzuli ziren Pertz taldekoak, joan zen irailean. Guztira, hiru abesti grabatu zituzten, hiru egunetan eta hiru lagunekin. Hortik dator proiektuari jarri dioten izena. Otsailean kaleratuko dituzte bigarren kantua eta bideoa.

"Kalte handia egiten digu"
2025/11/27

'Black Friday' izango da bihar, erosleek beherapen handiak espero dituzten eguna. Tokiko merkataritzarentzat erronka handia bihurtu da kanpaina hori.

0 atal ikusteko