Telebista

Ez da giro!

Eneko Elustondoren eguraldi iragarpenak.
Egilea: Guka Telebista
19 atal ikusteko
Asteburuko eguraldiaren iragarpena, San Martin festei begira
2026/11/05

Eneko Elustondo metereologoak, ostegunero bezala, asteburuko eguraldiaren iragarpena egin du Ez da giro saiorako. Datozen egunetan San Martin festak ospatzen hasiko dira Getariako Askizu auzoan, Aiako Urdaneta auzoan eta Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean, eta horietara begira ere jarri da Elustondo. 

2 min
Datozen egunetako eguraldiaren iragarpena eta bitxikeria zuhaitzen hostoez
2026/11/02

Eneko Elustondo metereologoak ostegunera bitarteko eguraldiaren iragarpena egin du, eta aurreratu du tenperaturak jaitsiko direla. Era berean, bitxikeria bezala azaldu du zergatik zuhaitz batzuek udazkenean hostoak botatzen dituzten eta beste batzuek ez. 

3 min
Asteburuko eguraldiaren iragarpena, Gau Beltzaren atarian
2026/10/29

Asteburuan askotariko ekintzak egingo dituzte Urola Kostako herrietan Gau Beltzaren bueltan, eta hitzordu hori hartu du gogoan Eneko Elustondo metereologoak datozen egunetako eguraldi iragarpena egiteko. 

3 min
Asteko eguraldi iragarpena eta bitxikeria inbertsio termikoaz
2026/10/26

Eneko Elustondo metereologoak ostegunera bitarteko eguraldiaren iragarpena egin du asteleheneroko gisan. Horrez gain, bitxikeria bat kontatu du. Oraingoan, inbertsio termikoa zer den kontatu du.

2 min
Asteburuko eguraldiaren iragarpena, Aiako Mendi Duatloira begira
2026/10/22

Ostegunero bezala, datorren asteburuan Urola Kostan zer eguraldi egingo duen aurreratu du Eneko Elustondo metereologoak. Aste honetan, Aiako Mendi Duatloian jarri du arreta.

2 min
Ostegunera bitarteko eguraldi iragarpena eta bitxikeria zeruaren koloreaz
2026/10/19

Asteartetik ostegunera bitarteko eguraldiaren iragarpena egin du Eneko Elustondo metereologoak. Era berean, zerua urdin kolorekoa zergatik den azaldu du bitxikerien atalean.

3 min
Asteburuko iragarpena, eguraldi aldaketari begira
2026/10/15

Udaberri edo uda giroko eguraldia izan da azken astean, baina badator aldaketa. Datozen egunetako eguraldia nolakoa izango den aurreratu du Eneko Elustondok Ez da giro-ren atal berrian.

3 min
Ostegunera bitarteko eguraldi iragarpena eta bitxikeria lainoez
2026/10/12

Ostegunera bitarte, eguraldi atsegina izango dela aurreikusi du Eneko Elustondo metereologoak Ez da giro saioan. Era berean, lainoak nola sailkatzen diren azaldu du. 

3 min
Asteburuko eguraldi iragarpena, YK Riders festara begira
2026/10/08

Azken egunotan udazken giroa nabaritu da Urola Kostan. Datorren asteburuan, ordea, eguraldi atsegina egingo duela aurreratu du Eneko Elustondo metereologoak Ez da giro-ren atal berrian.

3 min
Ostegunera bitarteko iragarpena eta joan den asteburuko euri jasak
2026/10/05

Eneko Elustondo metereologoak ostegunera bitarteko iragarpena eta joan den asteburuko euri jasak izan ditu hizpide Ez da giro saioaren atal berrian.

3 min
Asteburuko eguraldi iragarpena, Flysch Trailera begira
2026/10/01

Asteburura begira jarri da Eneko Elustondo urriko aurreneko egunean. Gaurtik igandera bitarte egingo duen eguraldiaren berri eman du, baita larunbatean Zumaian jokatuko den Flysch Trail proban zer eguraldi egingo duen aurreratu ere.

3 min
Asteko eguraldi iragarpena eta bitxikeria haizeaz
2026/09/28

Eneko Elustondo metereologoak ostegunera bitarteko eguraldi iragarpena egin du Ez da giro-ren atal berrian. Era berean, astea haizetsua izango denez, haizea nola sortzen den azaldu du.

3 min
0 atal ikusteko