Aita Mariri buruzko ikerketaren berri emango dute gaur

Baleike 2016ko uztailaren 20a

Larunbatean ospatuko da Aita Mariren omenezko eguna, eta gaur 19:00etan aurkeztuko dute egitaraua, Alondegian. Ekitaldia aprobetxatuko da Javier Carballok eta Xabier Alberdik Aita Mariri buruz egindako ikerketaren berri emateko. Horrez gain, Aita Mariren irudiaren zaharberritze prozesua esplikatuko du Rakel Nacentak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide