Euskadiko Filmategian gordetzen den dokumentala da hau. Turista batzuek Kantauriko kostaldera egindako bisita batetatik abiatuta, dokumental turistiko honek hainbat udalerritako panoramika ederrak azaltzen ditu, hala nola Irun, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Zubieta, Azpeitia, Oñati, Loiolako Santutegia eta Arantzazuko Amaren Santutegia. Era berean, herrixka arrantzaleen ohiturak eta usadioak islatzen ditu.
Salvador Ferrerek 1955ean zuzendutako lana, 19 minutuko iraupena du eta horietatik 20 segundotan agertzen da Zumaia (10:37tik aurrera). Hemen ikus dezakezue.