Zumaiako turismo eskaintza Fiturren erakutsiko da

Baleike 2017ko urtarrilaren 18a

Zumaiako ordezkariak Aldundiko Denis Itxaso eta Maite Cruzado, eta Geoparkeko ordezkariekin.

Gaur zabaldu da Espainia mailako turismo azoka handiena Madrilen, Fitur. Hilaren 22ra bitartean hainbat herrialdetako turismo eskaintzak erakutsiko dira azoka erraldoi honetan.

Aurreko urteotan bezala, turismo alorrean Zumaiak duen eskaintza ere erakutsiko da aurten ere. Euskadik duen standean aurkituko du bere tartea, Euskal Kostaldeko Geoparkearekin batera.

Zumaiako udal ordezkariak Fiturren irekieran izan dira gaur, Madrilen. Ordezkaritza Jon Iraola zinegotziak eta turismo eta kultura teknikariek osatu dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide