Algorriko eta Itzurungo irudiak, patxadan ikusteko

Baleike 2020ko api. 10a, 16:00

Urola Kostako txoko ederrenak bisitatzeko eta bertako irudi eta soinuak patxadan etxetik gozatzeko aukera eskainiko du ezohiko opor egun hauetan Urolako Komunikazio Taldeak. Gaur Algorriko eta Itzurungo irudiak ikusteko aukera izango da.

Aurten ez dugu aukerarik izango Aste Santuko opor egunetan inora joateko, konfinamenduak etxean geratzera behartuko gaituelako. Horrek ez du esan nahi, ordea, inguruko txokorik ederrenak bisitatzeko aukerarik izango ez dugunik. Urolako Komunikazio Taldeak tresna berri bat eskainiko du, etxetik atera gabe, naturan eta herriko kaleetan murgildu ahal izateko.

Patxadan izenarekin dator telebista proiektu hau. Izan ere, patxadan, lasai eta presarik gabe kontsumitzeko pentsatutako ikus-entzunezko piezak baitira eskainiko diren lanak. Ideia oso sinplea da: pantaila aurrean esertzea, eroso jartzea, burua hutsik uztea, zentzumenak piztea, aurkezten zaigun paisaian murgiltzea, irudietan ikusten eta entzuten dugunarekin bat egitea, sentitzea… eta erlaxatzea. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko modu desberdin bat suposatzen du honek, noski. Presarik gabekoa, lasaitasunez, patxadan.

Bideo honetan Algorriko eta Itzurungo irudiak ikus daitezke. Harraldeak eskaintzen duen edertasunaz ere goza daiteke, egunotan aukerarik ez da izango eta bertaratzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide