'Urrutira joan gabe'

Azkoitia eta Aizpurutxo arteko bidea ikusgai, 'Urrutira joan gabe' saioaren laugarren atalean

Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 09:00

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren laugarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Azkoititik Aizpurutxo auzora arteko bidegorrian egin zuten ibilbidea Mireia Galarza kazetariak eta Kepa Alberdi historia zaleak. Datorren asteazkenean eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) bosgarren saioa, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan.

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren hirugarren denboraldiko laugarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Azkoitiko herrigunetik Aizpurutxo auzora arteko bidegorrian zehar egin zuten ibilbidea Mireia Galarza kazetariak eta Kepa Alberdi historia zaleak. Hain justu, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidea osatu zuten bi lagunek, eta Galarzak trenaren garai bateko historiak ezagutu zituen Alberdiren ahotik.

Atzo Erlo Guka Telebistan eskaini ondotik, gaur, osteguna, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ikusgai jarri du saioa eskualdeko bere tokiko hedabide guztietan. Urrutira joan gabe saioaren beste bi atal eskainiko ditu UKTk datozen bi asteazkenetan, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan. Dena den, ostegunean, UKTren webgune guztietan ikusi ahal izango da saioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide