'Ate ondokoak'

Oteiza pilotalekuak, pilotarako hormen gune

Erlo Telebista 2024ko api. 4a, 10:00

Azkoitiko Oteiza pilotalekuak gertutik ezagutzeko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) gune hori ezagutzeko erreportaje txiki bat ondu du Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Turismo zinegotziarekin zein kronista ofizialarekin hitz eginda.

Oteiza pilotalekuak Azkoitian dagoen gunea da. Azkoitiak, Jorge Oteiza artistaren adopzio-herriak, abangoardiako arkitektura-multzo paregabea du. Oteizaren ideiak eta herriko tradizio pilotazalea bateratuz eraiki ziren Euskal Herriko zazpi lurraldeak zein lurralde bakoitzek jokamolde desberdinak irudikatzeko asmoz sortu ziren zazpi pilotalekuak. Pilotalekuen proiektua Oteizak berak pentsatutako obra da, eta Carlos Ceballos arkitektoak nahiz Antton Mendizabal eskultoreak diseinatu zuten.

Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Turismo zinegotziak eta kronista ofizialak eman ditu Oteizaren gaineko azalpenak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Gipuzkoako komunikabideen artean osatutako 'Ate ondoan ditugunak' saiorako egindako erreportajea da honako hau.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide