Euskara eta kulturartekotasuna

Veronica Grefa, Orioko Ikastolako gurasoa: "Gurasoak hobeto daude"

Nerea Uranga 2024ko mai. 10a, 09:00

"Denok euskaraz egitea nahi dugu, bai ikastolan, baita handik kanpo ere. Euskara eta Kulturartekotasunaren 
proiektuak aurrera egiteko, denon ahalegina eta gogoa behar dira. Ni Ekuardokoa naiz, euskaldun berria. Proiektuari  esker, ikastolan Telegram erabiltzen hasi gara gurasoon artean mezuak bidaltzeko eta bileretako aldibereko itzulpenetarako. Lehen, bilerak bananduta egiten genituen, euskaraz eta gaztelaniaz; orain, ordea, itzulpenari esker, 
batera egiten ditugu. Gurasoek orain hobeto sentitzen direla diote. Izan ere, bilerak aparte eginda, jendea diskriminatu bezala egiten da, euskaraz dakitenak eta ez dakitenak elkarrengandik banatzen direlako".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide