Euskara eta kulturartekotasuna

Julen Barriuso, Orioko Zaragueta eskolako ikasketa burua: "Zubiak ere eskaini behar ditugu"

Nerea Uranga 2024ko mai. 10a, 09:00

"Interesgarria da herri mailako proiektua izatea, eta eskola bakoitzak bere autonomia izatea lantzeko. Eskola komunitatean proiektuaren alde daude, sendotuko da, indarra hartuko du, eta oso baliagarria izango da. Zorionez, Zaraguetako guraso elkartea aspalditik ari zen gaia lantzen hainbat ekintzekin, eta proiektu honek hori indartzeko balio 
du. Horrez gain, erremintak ematen dizkigu bilerak euskara erdigunean jarrita egiteko, eta erdal hiztunek beren lekua izateko. Askotan, kanpotik datozenei integratzeko pausoa emateko eskatzen diegu, baina guk ez diegu zubirik jartzen salto hori egiteko, eta gure lana ere bada beraiei zubi horiek eskaintzea"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide