Gaur 10:30ean hasita jokatuko da Zumaian kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa, Zumaia Saria. Antolatzaileek azaldu dutenez, 200 txirrindulari elkartuko dira Beheko plazan, 56 kilometro osatzeko. Hiru Zakila bira izango dituzte eta azken itzuli horretan Iraetatik Arroagora igoko dira. 12:00 aldera amaituko da lasterketa.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak gogorarazi duenez, lasterketak eragina izango du Zumaiako eta inguruetako zirkulazioan lehiak irauten duen bitartean. Zer ordutan nondik igaroko diren jakinarazi du ondorengo taulan.