Tokiko kirolaren sare sozial berria martxan da astelehenaz geroztik. Baina, kalean ezagutzen al dute Matx? Proiektuko kideak lasterketa batean izan berri dira, eta parte hartzaileei sare sozialari buruz galdezka aritu dira.
Matx sare sozialean erregistratzen direnek saria irabaz dezakete. Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den erabiltzaile oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series Txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sport saltokian gastatzeko 300 euroko erosketa-bonu bat.
Zozketan parte hartzeko jarraitu beharreko urratsak hauek dira:
- www.matx.eus atarian sartu
- Izena eman
- @matxerredakzioa profila jarraitu
- Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz
Kanpoan geldituko al zara?