Atzo iluntzean Guka Telebistan botata, dagoeneko Gukaren webgune guztietan ikusgai dago Bada zer erreportaje sortako beste atal bat, bigarren denboraldiko hirugarrena, hain zuzen. Oraingoan, entzumena izan da da jorratu duten zentzumena, eta musika elektronikoa hiru elkarrizketatuak lotu dituen elementua: Haitz Munizio Munizzio eta Xabi Albizuri Albi BLN Musik kolektiboko kideak, azkoitiarrak biak; eta bestetik, Migel Gutierrez Maitx DJ eta sortzaile zumaiarra.
Hurrengo atala, bi ostegun barru ikusi ahal izango da Guka Telebistan, 22:00etan; eta hurrengo egunetik aurrera, Gukaren webgune guztietan.