Zumaian jaioa da Manuel Mugerza, eta han bizi da gaur egun ere, baina haurtzaroko urte batzuk Zarautzen igaro zituen aitaren lanagatik, eta gaztaroko beste batzuk Markina-Xemeinen (Bizkaia), zesta puntarako zaletasunak bultzatuta hango baserri batera joan zelako morroi. Horiek eta beste hainbat kontu izan ditu hizketagai, Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean.