Matx

'Matx' podcasta: Nahia Zudaire

Erredakzioa 2026ko ekainaren 3a

Nahia Zudaire igerilari zubietarra elkarrizketatu dute 'Matx' podcasteko bigarren denboraldiaren estreinaldiko saioan. Goi mailako kirolari horren beste aldea ezagutu nahi al duzu?

Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren bati ekin diote era. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak, eta Zudaire igerilari zubietarra (Nafarroa) izan da denboraldi berriko lehen protagonista. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide