Istripua izan duen motorzalea larri eraman dute erietxera

Baleike 2015eko ekainaren 14a

Istripua eguerdia pasata gertatu da, Zumaiara bidean zetorren motorzale batek pretila jo eta haitzetara erori denean Orroaga pasa ondoren, Santiago hondartzatik hurbil. Motorra goian geratu da, baina bere gidaria arroketara erori da.

Ertzainak (Helikopterora bueltaka aritu da herri gainean), anbulantziak eta Zarauzko suhiltzaileak etorri dira erreskate lanak egitera. Une horietan errepidearen karril bat itxita geratu da. Suhiltzaileen garabi baten bidez atera dute zauritua eta anbulantzian eraman dute, larri, Donostiako ospitalera.

Oharra: albistearekin doan argazkia whatsapp bidez mugitzen ari da. Saiatu gara egilearen izena jakiten, baina ezinezkoa egin zaigu. Bere egileak izena jartzea nahi badu, mesedez, bidali dezala mezu bat aldizkaria@baleike.eus helbidera.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide