Txapeldun handi baten palmaresa

Baleike 2015eko ekainaren 17a

Azken 10 urteetan, Estatu Batuetan, munduko atzelari onena izatera iritsi da Imanol Lopez eta atzelari batek irabazi litzakeen ia txapelketa guztiak irabazi ditu Miamin eta Danian. Frontoi bakoitzean irabazitako tituluak kontatzerik ez dago.

Binaka Munduko Txapeldun 2011n, Hossegor-en, Frantzian, Goikoetxearekin.

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Txapelketetan garaile 2008an Arrasaterekin, 2009an Forondarekin, 2010ean Egigurenekin eta 2011an Aritz Erkiagarekin.

Orlandoko Citrusean Binakako Txapeldun sei aldiz.

Orlandoko Citrusean Atzelarien Titulua hiru aldiz.

Acapulco-ko Irekian txapeldun Forondarekin 2010ean.

Munduko Zesta-Punta Zirkuituko Txapeldun 2008an Rekalderekin.

Donibane Lohitzuneko "Internationaux", Miarritzeko Urrezko Xistera, Pabe-ko torneoa, Donostian, Hondarribian, Gernikan, Markinan, Durangon, Bartzelonan, Hossegorren... eta beste hainbat eta hainbat lehiaketan garaile hainbat aldiz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide