Munduko Zirkuituko bigarren proba du Alex Urangak Arican

Baleike 2015eko uztailaren 16a

Munduko rider onenak bilduko dira bihartik aurrera Txileko Arican, ABP zirkuituko bigarren proba jokatzeko. Tartean izango da Alex Uranga. Bideoan, Alex Uranga Arican (2013).

Alex Urangak ez du hasiera onena izan munduko zirkuituan. Joan den astean Brasilgo Itacoatiaran amaitu zen lehen proba, eta Alexek ezin izan zuen laugarren erronda gainditu. Dena den, txapelketa hau hasi baino ez da egin. Bihartik aurrera, Txileko Arican jokatuko da bigarren proba, eta Urangak gogoan izango du iaz lortu zuen hirugarren postua. Aricako olatua beti izan du gogoko zumaiarrak, eta bere maila erakusteko gogoz izango da. Gainera, iragarpenen arabera olatu handiak izango dira (3-5 metro artekoak) txapelketan, eta horrek proba are ikusgarriago bihurtuko du. Txapelketa internet bidez jarrai daiteke zuzenean, ABPren webgunean.

Aricako probaren ondoren, Antofagasta (Txile), Shark island (Australia), Anaelle (Bretainia), Sintra (Portugal) eta Nazaren (Portugal) jokatuko dira hurrengo probak. Horiek dira oraingoz erabat konfirmatuta dauden probak.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide