Gutuna: Maria eta Jose kristau eskolan kaleratzerik ez!

Ion Basurko 2015eko uztailaren 22a

Maria eta Jose ikastetxean bi langile kaleratu dituztela salatzen du Ion Basurkok gutun honetan. Kaleratutako langileetako baten bikotekidea da Basurko:

 

Kaleratzerik ez inpugnitaterik gabe! Nahiko da! Badirudi normala dela lantoki batetik langileak kaleratzea, horrela, ezer gabe! Aski da! Krisiak aurrea jun einean oraindik hau aprobetxatu nahi duten enpresa asko eta asko daude. "Denak balio du enpresa salbatzeko" esaldiakin oraindik familia ugari suntsitzen dute, ondoratu, miserira bidali.

Oraingo honetan Zumaiako Maria eta Jose Kristau eskolan! Bi kaleratu! Batak 12 urte eta besteak 7 urte bertan dena ematen.Bai dena! Famili baloreak izkin guztietan iragartzen dituzte. Onenak omen dira! Zertan? Familiak suntsitzen? Langileak prekaritatean kontratatzen? Explotatu ta gero kaleratu!Duten onena xurgatu, ostikoa eman eta miserira! Langileak eta beraien familiak! Batzuk jada diru iturririk ez dutela jakinda gainera! Baina kalera! Berdin zaizue urte horietan egin duten lana eta sortu duten irri guztiak! Nolako hezkuntza sistema, zer proiektu, nolako baloreak irakasten diozue etorkizunezko gure haurrei? Dirua denan gainetik?Hau da zuen kristau balorea! Zuen proiektua! Lotsagabeak! Ezin da ulertu gaur egun ez eta lehen ere, kaleratzerik egotea!

Gainera! Kaleratzean, beraiei egotsiko diozue errua! Matrikulazio gutxi, proiektuan ez duzue sinesten, lankideen akusazio faltsuak, (guk bai egiten dugu lana beste horiek ez), langile eskubideak aldarrikatzea eta prekaritatea salatzeagatik, norberaren iritzia ematea libreki gizarte justuagoa aldarrikatzeagatik eta nahi eta esan ez, langile eskubideak errespetatzeagatik. Kalera!

12 urte eta 7 urtetan dena ondo, arazorik ez eta azken urtean kalera kontratu fijoa zuten bi pertsona, ebentualak mantenduz! Zergaitik? Zergaitik kaleratze garestiak egin fijo dagoen langileak botaz eta ebentualak mantenduz? Zer izkutatzen duzue horren atzean? Faboritismoa? Zuen kristau baloreak?

Ni urte ta erdi kaleratua izan nintzela TS Fundicionesetik, miserira! orain nire bikotea, elkartasuna eta laguntza eskeini ziguten pertsona beraiek kaleratu dute! Zazpi urte haundi eta gero! 6 hilabetekin Mutrikutik eskola hortara eramaten genuenean gure seme txikia, harro heziketa ona jasoko zuelakoan. Orain ez dago itxaropenik! Diru sarrerarik ez! Nola bizi iraun? Zuei bost seguru! Berriro ere malkoak begiretara! Zer gertatzen da aita eta ama? Berriro ez mesedez! Semea negarrez bere ama eskolatik kaleratua izan zela esan genionean! Hori miña!!

Zumaian pertsona inportanteak bezela ibiliko zareta! Maria eta Joseko zuzendariak! Burua altzata eginduzuen hazañarekin! TS Fundiciones aferan leister eskaini ziguten babesa eta elkartasuna! Bai bihotzez eskertu ere! Orain zeuek borrero, berdugo! Burua pixkat altzatxen hari zen famili bat berriro ondoratu! Miserira!

Nazkatuta nago inpunitate gabeko kaleratzeekin! Lehen, orain eta bihar kaleratzerik ez!!!! Ez jolastu gure ogiarekin! Bai! Gure ogia! Ez pentsa inoiz gure lanpostuak gureak ez direla! Gureak dira eta gureak bezela defendatuko ditugu! Miserian baina duintasunarekin!!!

Gora langile borroka!

Ion Basurko TS fundicionesko langile ohia eta Maria eta Jose Kristau eskolako kaleratutako baten bikotea

Erlazionatuak

Maria eta Jose ikastetxearen oharra

Zumaiena Ikastetxea 2015 uzt 22 Gizartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide