1.- Ikastetxe kontzertatua izanik, ikastetxeko egitura guztia Eusko Jaurlaritzak ezarrita dituen lege eta baldintzen arabera aplikatzen ditugu. Hori dela eta, Ikastetxean eskaintzen dugun hezkuntza bideratzeko, Eusko Jaurlaritzako legediak ezartzen dituen langile kopurua dugu. Hau da, gure gela eta azpiegiturak kontuan harturik, ezarritako langile talde batekin kontatzen dugu.
Hau horrela izanik, egoera aldatzen den momentuan, bai onerako zein txarrerako, langile kopurua ere aldatzera behartuta gaude, legearekin eta finantziazio publikoarekin jokatzen dugulako.
2.- Momentu bakoitzean, gizartean dugun errealitatea aldatuz joaten da eta gaur egun, bizitzen ari garen egoerak Ikastetxeetan ere islatzen dira. Horrela datorren ikasturtean Haur Eskoletan (0 eta 1 urteko gelak) orokorrean matrikulazioa jaitsi egin da. Gureari dagokionez jaitsiera honek, bat urtetan gela bat gutxiago zabaltzera behartzen gaitu.
3.-Ondorioz, datorren ikasturteari begira, gela bat gutxiago izateak adin horretan, gure borondatearen aurka, lanaldi oso bat etetera behartzen gaitu. Honela, etapa horretan irakasten duten langileen artean aukeraketa bat egin behar izan dugu, horretarako Ikastetxean ezarrita ditugun irizpideen arabera. Emandako pausu guztiak, gardentasunez eta irizpide guztiak azalduz egin dugu, eta esan beharrik ez dago, langile guztien baldintzak kontuan hartuz(kontratu mugagabeak, bitartekoak, antzinatasuna, … ).
4.- Nahiz eta egoera puntuala izan aipatutako adinean, argi daukagu Ikastetxea bere osotasunean ikusi behar dela eta koherenteak izan Ikastetxe bezala zehaztuta ditugun irizpideekin, besterik ez bada ere antzeko egoeretan egon diren langileekiko zor diegun errespetuagatik.
5.- Kontziente gara berria jasotzen duten pertsonentzat egoera oso mingarria dela, norbanakoa ukitzen dutenean irizpideak gehienetan ulergaitzak bihurtzen bai dira, baina esan bezala guk finantzazioa gelako jasotzen dugu eta zentzu honetan ez dugu aukerarik.
6.- Nahiz eta berria jasotzen duten pertsonentzat inoiz ez den momentu egokia, zehaztu nahi dugu, une oro errespetuz eta legeak eskatzen dituen baldintzetatik haratago jokatu dugula prozesu guztian zehar.
7.- Sortu den edota sortu daitekeen zalaparta guztia pertsona baten haserrearen baitan kokatu behar da. Baina Ikastetxe bezala argi utzi nahi dugu, denak ez duela balio, eta irainak, eta mehatxu orokor eta pertsonalak kanpo geratu behar dutela, eta tamalez ez da horrela izan.
Ez da atsegina era honetako idatziekin plazaratzea, baina informazioaren gardentasunean oinarrituta, gaia argitzea ezin bestekoa iruditu zaigu.